Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Donostiako Geltokia Adif

Laburpena

Donostiako Adif geltokia, Donostiako geltoki nagusia da hiria Espainiako hainbat tokirekin lotzen duten trenenentzat, garraio publikoaren sarean. Hiriaren bihotzean dago, autobus geltokiaren ondoan.

Datu orokorrak

Ikusi informazio turistiko osoa www.sansebastianturismoa.eus -en

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

● Garraio publiko egokituan irits daiteke.
Dbus enpresako hiri autobusen sareko hainbat lineak lotzen dituzte hiriko auzoak geltokitik hurbil dauden tokiekin.
● Frantzia Pasealekuan 17, 24, 37 eta 45 lineak gelditzen dira, geltokiaren aurrean.
● Hemen kontsultatu Dbus-en lineak eta ordutegiak: www.dbus.eus
● Edo Dbus aplikazioan
● Taxi geraleku bat dago geltokiaren berean.
● Hiriko autobusen geltokiak eta tren geltokiaren arteko ibilbideak irisgarriak dira gurpil aulkian dauden pertsonentzat.

MMP aparkalekuak

● Hurbilen dagoen aparkaleku publikoa Geltokia Aparkalekua da, 70 metrora.
● Mugikortasun urriko pertsonentzat erreserbatutako hainbat plaza ditu.

Sarbidea

● Frantziako pasealekutik du sarbidea. Sarbidea zero kotan.
● Atea lerragarria eta automatikoa da, 2.50 m-ko zabalera duen pasagunearekin.

Kontuz!

Geltokia obretan dago, eta aldaketak egon daitezke sarbidean eta barruko zirkulazioan.

Barruko zirkulazioa

● Geltokiaren barruan ibil daitezke gurpil aulkian dauden pertsonak.
● Zoladura gogorra eta irtengunerik gabe
● Sartu eta gero, hall handi bat dago, non honako hauek dauden: txartelak erosteko makinak, informazio puntua, trenen ordutegiei buruzko informazioa erakusten duten kartel argidunak, komunak eta nasetan sartzeko tornuak.
● Geltokian eta nasetan eserlekuak daude.

Informazio-gunea

● Informazio puntuak ez du mostradore baxurik.
● Trenen ordutegiak erakusten dituzten kartel argidunak daude.
● Trenen helduerak eta irteerak erakusten dituzten informazio pantailak daude.
● Billeteak saltzeko makinak daude. Makina guztiak gurpil aulkian dabiltzan pertsonek erabiltzeko modukoak dira.
● Informazioa RENFEren webgunean eta aplikazioetan ere dago, eta aplikazio horiek iOS eta Android sistemetan erabil daitezke. 

Laguntzeko zerbitzua

● Desgaitasuna edo mugikortasun murriztua duten pertsonei arreta emateko eta laguntzeko doako zerbitzu bat du ADIFek: Laguntza Zerbitzua. Edozein laguntza behar duten eta ibilbide luzeko billeteak erosten dituzten bidaiarientzat da.
● Zerbitzua eskatu nahi izanez gero, billeteak erosteko edozein bide erabil daiteke, baita iOS eta Android sistemetarako Laguntza Zerbitzua aplikazioa ere.
● Entzuteko desgaitasuna eta/edo hitz egiteko arazoak dituzten pertsonek esteka honen bidez eska dezakete: www.telesor.es
● Ezagutu hobeto ADIFen Laguntza Zerbitzua.

Kontuz!

Zerbitzua billetea erostean edo bidaiatu baino 48 ordu lehenago gutxienez eskatu behar da.

Kontuz!

Tarteko ibilbideetan eta ibilbide luzeetan erabil daiteke zerbitzua.

Laguntza-txakurrak

Geltoki eta ibilgailu guztiek laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartu behar dituzte (gida-txakurrak, alerta medikokoak, gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

● Gurpil aulkian dauden pertsonak iristeko moduko 2 tornu daude.
● RENFEko trenek mugikortasun murriztua duten pertsonentzat gordetako eserlekuak dituzte, baita gurpil aulkian dabiltzan pertsonentzako tokiak ere.
● Eskatu eta gero, laguntzeko zerbitzua erabil daiteke.

Ikusmen-irisgarritasuna

Trenen barruan megafonia sistema dago, hurrengo geralekua zein den abisatzeko.
● RENFEren webgunea neurri batean irisgarria da.
● Eskatu eta gero, laguntzeko zerbitzua erabil daiteke.
● Doako 900 400 555 telefonoa billeteen erosketari eta laguntza zerbitzuaren eskaerei lotutako zerbitzua da ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzat. Billeteak erosi, aldatu eta ezeztatzea ahalbidetzen du, baita laguntza zerbitzua billetea erosteko orduan eskatzea ere.
● RENFEren Laguntza Zerbitzua aplikazioa irisgarria da pantaila irakurleen erabiltzaileentzat.

Kontuz!

Bagoi gehienetan sartzeko, ateko botoia sakatu behar da, atea irekitzeko; normalean, ateak ez dira automatikoki irekitzen.

Kontuz!

RENFEren aplikazio gehienak neurri batean irisgarriak dira pantaila irakurleak erabiltzen dituzten pertsonentzat (2023).

Entzumen-irisgarritasuna

● Entzuteko desgaitasuna eta/edo hitz egiteko arazoak dituzten pertsonak ADIFekin harremanetan jar daitezke, doan eta testu bidez, esteka honetan: www.telesor.es
● Bertan, ADIFeko geltokietako zerbitzuei eta RENFEko trenei buruzko informazioa jaso dezakete, baita laguntza zerbitzua eskatu ere.
● Eskatu eta gero, laguntzeko zerbitzua erabil daiteke.

Irisgarritasun kognitiboa

● Eskatu eta gero, laguntzeko zerbitzua erabil daiteke.