Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Txofre aparkalekua

Laburpena

Aparkaleku hau Gros auzoaren erdigunean dago, Zurriolako hondartzatik eta Kursaal Kongresu Jauregitik hurbil. 470 aparkaleku ditu, lurpeko 3 solairutan banatuta. Web-orrian erreserba daiteke, eta abonu bereziak eskaintzen ditu. Era berean, bizikletak eta euritakoak mailegatzeko, pneumatikoak puzteko eta ibilgailuak martxan jartzeko (bateria) doako zerbitzua dago.

Datu orokorrak

Mapa: Calle Bermingham, 27. Donostia 20001 Gipuzkoa.
Web: www.parkingtxofre.es
Telefonoa: +34 943 276 212
Email:info@parkingtxofre.com
Ordutegia: 24 ordu
Tarifak: www.donostia.eus
Gehieneko altuera: 1,95m

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

● Aparkalekutik gertu, hainbat Dbus linea daude.
● Geralekuetan, informazio-panelak daude, ibilbideekin eta ordutegiekin.
● Informazio gehiagorako, Dbus eta Taxien fitxak kontsultatu.

Sarbideak

Erne!

Oinezkoek eskaileretatik igo behar dute, eta ez dago igogailurik.
● Atea barrualderantz irekitzen da.
● Ateek 0,80m-ko zabalerako igarobidea dute.

MMP-tzat lekuak

Lehen solairuan, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat erreserbatutako lekuak daude.
Ezin dira MMP-tzako aparkalekuak erreserbatu.

Egokitutako komunak

Erne!

Ez dago.