- Inicio
-
Autobusa
Autobusa
Autobus Geltokia: Donostiako Geltokia
Urumea ibaiaren eta ADIF-en Iparraldeko geltokiaren ondoan kokatuta dago, eta hiru solairu eta solairuartea ditu: solairu nagusian autobus-geltokia dago eta 21 nasa ditu; solairuartean, geltokira sartzeko bideak, bulegoak, bizikleten aparkalekua eta, azkenik, bi solairu dituen lurpeko aparkalekua dago. Zerbitzu hauek ditu: 24 orduko zaindegia, kafetegia, supermerkatua (zabalik egunero), dendak, kutxazain automatikoak, autoak alokatzeko zerbitzua eta mugikortasun murriztua eta desgaitasuna duten bidaiarientzako arreta-zerbitzua.
Hiriarteko Lurraldebus Autobus Sarea
Lurraldebus Gipuzkoako Foru Aldundiaren garraio publikoaren barnean dago, eta Gipuzkoako lurralde osoa eta Euskadiko hiru hiriburuak lotzen dituen hiriarteko autobus-zerbitzua.