Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Aia ostatua

Laburpena

Aia Pentsioa Zurriola hondartzatik eta Kursaal Kongresu Jauregitik 5 minutura dago, Gros auzoan; auzoa ezaguna da pintxo-taberna eta jatetxe asko dituelako. Bezero guztiak etxekoen moduan hartzen dira eta tratu pertsonalizatua ematen zaie.

Datu orokorrak

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

● Garraio publiko egokituan irits daiteke.
DbusDbus hiribus-sarearen 8, 14, 17, 29, 33, 40 eta 42 lineak hoteletik 250 m-ra geratzen dira establezimendutik gertu.
● Pentsiotik gertuen dauden autobus-geralekuak “Galtzara nagusia 21” eta “Galtzara nagusia 27” dira.
● Autobus-geralekuetatik pentsioko sarrerarako oinezkoentzako ibilbidea irisgarria da gurpil-aulkia duten pertsonentzat.
● Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
● Edo Dbus app-ean

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

● Pentsiotik hurbil 2 lur azpiko aparkaleku publiko daude: Katalunia aparkalekua eta Kursaal aparkalekua.
● Pentsio inguruko kaleetan mugikortasun urriko pertsonentzako lekuak daude. Adibidez,
2 leku Zabaleta kalean bertan daude.
Beste bat Galtzara nagusia kalean dago.
● Aparkalekuetatik pentsiorako ibilbidean ez dago oztoporik.

Sarrera

● Pentsioa erkidego-eraikin bateko lehen solairuan dago.
● Sarreran eskuz irekitzen den ate bat dago, eta 90 cm-ko igarobide librea.
● 85 cm-ko zabalerako arrapala bat dauka, 3 cm-ko altuerako profil arina duena.
● 1. solairura eskaileretatik edo igogailuan igo daiteke.
● Pentsioak 2 ate ditu, eskailera-buru bakoitzeko bana
● Ateak eskuz irekitzen dira, eta 75 cm-ko igarobide librea dago.

Kontuz

Igogailua txikia da eta botoiak lurretik 140 cm-ra daude. Tamaina: 86 x 93. Ateak 70 cm-ko igarobide librea du.

Informazio-gunea

● Erregistroa edo check-ina atondoan egiten da, non mahai altu bat eta 2 aulki dauden; edo eremu komunean, non mahai baxu bat eta aulkiak dauden.
● Braille eta erliebe handiko seinaleak daude geletako ateetan eta komun partekatuan.
● Webgunean, pentsioari eta zerbitzuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak ere egin daitezke.

Barruko zirkulazioa

● Pentsioa prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
● Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
● Pasabideak eta atondoak argiztatuta daude
● Pasabide estuak daude, eta 90 cm-ko zabalera baino gutxiago dute.

Komun egokituak

● Pentsioko komuna partekatua da.
● Komuneko atea lerragarria da eta 80 cm-ko igarobide librea du; dutxa zero kotan dago eta eserleku mugikorra eta euskarri-barra ditu; komunontziak euskarri-barrak ditu bi aldeetan, bata eraisgarria eta bestea finkoa; eta konketak aginte bakarreko iturria dauka eta gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko egokituta dago.

Logela egokitua

● Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako logela bat dago.
● Sarrerako atetik hurbilen dagoen logela da.
● Ate lerragarri bat eta eskuz irekitzen den beste bat ditu, eta 80 cm-ko igarobide librea dago
● Logelaren barrualdea, neurri batean, irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
● Pasabide estuak.
● Logelak ez du komunik.
● Altzarien kokapena bezeroaren beharretara egokitzen da.

Kafetegia

● Pentsioak ez du kafetegirik.
● Eremu komun bat dago eta sukalde bat eta mahai bat daude.
● Atea lerragarria da, eta 80 cm-ko igarobide librea dago.
● Mahaia gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko prestatuta dago eta azpiko ertzaren eta lurraren artean 62 cm baino gutxiago daude.
Pensión Aia

Perros de asistencia

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

● Komun egokitu partekatuak.
● Logela egokitu bat.
● Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak pentsiotik gertu.
● Sartzeko eskailerak eta igogailua daude.
● Pasabide estuak.
● Familia-giroa eta tratu pertsonalizatua.

Kontuz

Igogailua txikia da eta botoiak lurretik 140 cm-ra daude. Tamaina: 86 x 93. Ateak 70 cm-ko igarobide librea du.

Ikusmen-irisgarritasuna

● Larrialdietarako soinuzko alarma.
● Erliebe handiko botoiak igogailuan.
● Braille eta erliebe handiko seinaleak daude geletako ateetan eta komun partekatuan.
● Familia-giroa eta tratu pertsonalizatua.

Entzumen-irisgarritasuna

● Larrialdietarako alarma bisuala.
● Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.
● Familia-giroa eta tratu pertsonalizatua.