Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Silken Amara Plaza Hotela

Laburpena

Silken Amara Plaza hotela hiriko sarreran dago, Kontxako hondartzatik 1,5 kilometrora.
Peña Ganchegi arkitekto ezagunak diseinatutako 4 izarreko establezimenduak 162 logela ditu. Horrez gain beste zerbitzu eta instalazio batzuk ere baditu: La Ola taberna, Plaza jatetxea, kafetegi-zerbitzua, buffet gosaria, hotelerako sarrera zuzena duen aparkalekua, liburutegia, gimnasio txikia eta ekitaldi eta ospakizunetarako areto modularrak.

Datu orokorrak

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

● Garraio publiko egokituan irits daiteke.
Dbus hiribus-sarearen 17, 21, 23, 24, 26, 27, 28, 32, 37 eta 46 lineak hoteletik 100 m-ra geratzen dira establezimendutik gertu.
● Hoteletik gertuen dauden autobus-geralekuak “Pio XII”, “Antso Jakituna 35”, “Antso Jakituna 11”, “Antso Jakituna 28” eta “Antso Jakituna 33” eta “P.M. Collado” dira.
● Autobus-geralekuetatik hoteleko sarrerarako oinezkoentzako ibilbidea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
● Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
● Edo Dbus app-ean
● Gertuen dagoen Euskotren-en tren-geralekua Amarako geltokia da, eta 800 m-ra dago.

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

● Hotelak bezeroentzako 60 leku erreserbatuak ditu lur azpiko aparkaleku publiko batean.
● Lur azpiko aparkalekutik hotelera igotzeko igogailu bat dago.

Kontuz

Aparkalekutik hotelera sartzeko atea -2 eta -3 solairuetan dago. Txirrina jo behar da, edo giltza erabili.
● Mugikortasun urriko pertsonentzako 2 leku daude aparkalekuan, bata -2 solairuan eta bestea -3 solairuan. Tamaina: 4,2 m x 3,5 m.
● Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuak daude kalean; adibidez Antso Jakituna hiribidean, hoteletik 100 m-ra geratzen dira: kokalekua Google Maps-en
● Aparkalekuetatik hotelerako ibilbidean ez dago oztoporik.

Sarrera

● Hotelak sarrera nagusi bat dauka.
● Lur azpiko aparkalekutik, tabernatik edo jatetxetik ere sar daiteke.
● Sarbide nagusia zero kotan dago.
● Ate birakari automatiko bat dago.

Kontuz

Ezin da ate birakariaren abiadura erregulatu.
Ate birakariaren alde banatan 92 cm-ko igarobide librea duten eskuz irekitzen diren ateak daude.

Informazio-gunea

● Arreta-mahai nagusia ez dago gurpil-aulkian doazen pertsonentzat prestatuta.
● Webgunean, hotelari eta zerbitzuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak ere egin daitezke

Barruko zirkulazioa

● Hotela prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
● Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
● Pasabideak eta atondoak zabalak dira, eta argi egokia dute
● Eserlekuak daude atondoan, lehen solairuan gosarietarako eremuaren ondoan eta -1 solairuan ekitaldietarako aretoen ondoan.
● Eskailerak eta igogailua ditu.
● Gurpil-aulkian doazen pertsonek igogailua erabil dezakete. Tamaina: 130 cm x 140 cm, eta 77 cm-ko igarobide librea atean. Botoiak braillez seinaleztatuta daude, eta kontrastedunak eta erliebe handikoak dira, barnekoak zein kanpokoak. Gainera, solairua adierazten duten abisu bisualak ditu.

Komun egokituak

● Hotelak komun egokitu partekatuak ditu.
● Komun unisex egokitu bat dago -1 solairuan.
● Eskuz irekitzen den atea du, eta 78 cm-ko zabalerako igarobide librea.
● Komunontziak euskarri-barra eraisgarria du.
● Gurpil-aulkian doazen pertsonak konketara hurbil daitezke.

Logela egokitua

● Mugikortasun urrituko pertsonentzat egokitutako 6 logela daude.
● Logelak lehen, bigarren eta hirugarren solairuetan daude.
● Ateak eskuz irekitzen dira, eta 80 cm-ko igarobide librea dago.
● Logelen barrualdea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
● 6 logeletako komunak zabala dira: ateak lerragarriak dira, dutxak zero kotan daude eta eserleku mugikorrak eta euskarri-barrak dituzte; konketek aginte bakarreko iturri dute eta hurbiltzeko espazio librea dute; ispilua okertuta dago; eta komunontziek euskarri-barrak dituzte bi aldeetan, bata finkoa eta bestea eraisgarria.

Kafetegia

● Hotelak taberna-kafetegi bat, gosarietarako eremu bat eta jatetxe bat ditu.
● Taberna eta jatetxea jendarteari ere irekita daude.
● Tabernara bi lekutatik sar daiteke: harrera-gunetik eta kaletik.
● Kaletik tabernara sartzeko eskuz irekitzen den ate bat dago, eta 90 cm-ko igarobide librea.
● Kaletik jatetxera sartzeko 2 ate daude jarraian. Lehenengo atea eskuz irekitzen da, eta 75 cm-ko igarobide librea du; bigarren atea lerragarria eta automatikoa da, eta 220 cm-ko igarobide librea du..
● Harrera-gunetik tabernara eta jatetxera sartzeko espazioa zero kotan dago.
● Tabernaren eta jatetxearen artean 80 cm-ko igarobide librea duen ate bat dago
● Zirkulazioa eragozten duten oztopo batzuk daude.

Kontuz

Jatetxean, mahai batzuk dauden eremu batera heltzeko 3 eskailera-maila daude.
● Gosarietarako eremua bezeroentzat baino ez da. -1 solairuan dago.
● Sarrerako ateak 135 cm-ko igarobide librea du.
● Prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
● Jatetxean eta gosarietarako eremuan, mahaiek hanka bat dute erdian eta azpiko ertzaren eta lurraren artean 73 cm daude; buffeteko mahaian, berriz, 86 cm.
● Tabernan hainbat estilotako mahai eta aulkiak daude.
● Menua QR kode baten bidez eskura daiteke.
● Menuak alergenoei buruzko informazioa du..

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

● Komun egokitu partekatuak.
● 6 Logela egokitu.
● Mugikortasun urriko pertsonentzako leku bat dago establezimenduko aparkalekuan.
● Oztoporik gabeko sarrera eta zirkulazioa barnealdean.
● Igogailu irisgarriak gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.

Kontuz

● Komun egokitu partekatu bakarra -1 solairuan dago.
● Jatetxe-kafetegian, mahai batzuk dauden eremu altura heltzeko 3 eskailera-maila daude.

Ikusmen-irisgarritasuna

● Larrialdietarako soinuzko alarma.
● Igogailuko botoiak erliebe handian eta braillez daude.
● Lupa bat dago eskuragarri jatetxe-kafetegian..

Entzumen-irisgarritasuna

● Larrialdietarako alarma bisuala.
● Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.