Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Arbaso hotela

Laburpena

Arbaso hotela Donostiako erdiguneko XIX. mendeko eraikin batean dago, Kontxako badiatik 5 minutu eskasera. Establezimendu honek esperientzia paregabea eta pertsonalizatua eskaintzen die bezeroei, betiere eraikinaren arkitekturaren osotasuna errespetatuz. Zerbitzuen artean hauek nabarmentzen dira: sauna, gimnasioa, ikuztegia eta auto-aparkatzailea. Gainera, hotelaren harrera-gunearen ondoan Narru jatetxe ezaguna dago.

Datos generales

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

● Garraio publiko egokituan irits daiteke.
Dbus hiribus-sarearen 9, 13, 14, 29, 33, 37, 40, 42, eta 42 lineak hoteletik 250 m-ra geratzen dira.
● Gertuen dauden autobus-geralekuak “Libertad 21”, “Libertad 19”, “Libertad 15” eta “Libertad 7” hoteletik 250 m-ra geratzen dira.
● Autobus-geralekuetatik hoteleko sarrerarako oinezkoentzako ibilbidea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
● Gertuen dagoen Euskotren-en tren-geralekua Amarako geltokia da eta 700 m-ra dago.
● Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
● Edo Dbus app-ean

Kontuz

Autobus-geralekuak eta -ibilbideak aldatu egin daitezke, hirigunean obrak daudelako.
● Euskotrenen tren-geltokia, hoteletik hurbilen dagoena, Amara geltokia da, 700 metrora.

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

● Hotelak auto-aparkatzaile zerbitzua dauka.
● 2 lur azpiko aparkaleku publiko daude hoteletik hurbil: Artzain Onaren aparkalekua eta San Martin aparkalekua.

Kontuz

Artzain Onaren aparkalekua ez da irisgarria gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
● Inguruko kaleetan mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak daude; Hondarribia kalean, adibidez, 5 leku daude Mugikortasun urriko pertsonentzako kaleko aparkalekuen planoa.
● Aparkalekuetatik hotelerako ibilbidean ez dago oztoporik.

Sarrera

● Hotelak sarrera nagusi bat dauka.
● Arrapala txiki bat dago.
● 2 ate daude jarraian. Lehenengo atea eskuz irekitzen den atea da, eta 90 cm-ko zabalerako igarobide librea dago. Bigarren atea beirazkoa, lerragarria eta automatikoa da, eta 115 cm-ko igarobide librea dago.

Informazio-gunea

● Ez dago arreta-mahairik.
● Atondoan mahai luze eta baxu bat, mahai txiki bat eta aulkiak eta sofak daude.
● Harrera-guneko langileak mahai luze eta baxuan eserita daude. Mahaiak 70 cm-ko altuera du.
● Erregistroa edo check-ina bezeroak nahi duen lekuan egin daiteke.
● Webgunean, hotelari eta zerbitzuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak ere egin daitezke.

Barruko zirkulazioa

● Hotela prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
● Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
● Pasabideak eta atondoak zabalak dira, eta argi egokia dute
● Eserlekuak daude harrera-gunean.
● Eskailerak eta igogailua ditu.
● Gurpil-aulkian doazen pertsonek igogailua erabil dezakete. Tamaina: 110 cm x 140 cm, eta 90 cm-ko igarobide librea atean.
● Igogailuko barneko botoiak braillez seinaleztatuta daude eta erliebe handikoak dira. Gainera, solairua adierazten duten abisu bisualak ditu.

Komun egokituak

● Hotelak komun egokitu partekatuak ditu.
● 2 komun egokitu daude, sexu bakoitzerako bana, -1 solairuan.
● Ateak lerragarriak dira, eta 90 cm-ko igarobide librea dago.
● Komunontziek euskarri-barra eraisgarria dute.
● Konketak gurpil-aulkia duten pertsonak hurbiltzeko egokituta daude, eta iturriek sentsorea dute.
● Ispiluak okertuta daude.

Logela egokitua

● Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako logela bat dago.
● Logela lehen solairuan dago.
● Eskuz irekitzen den ate bat dago, eta 90 cm-ko igarobide librea.
● Logelara sartzeko, txartel bat, eskumuturreko bat edo hoteleko mugikorrerako aplikazioa erabil daiteke.
● Logelaren barrualdea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
● Komuna zabala da: atea lerragarria da, dutxa zero kotan dago eta eserleku mugikorra du; konketak aginte bakarreko iturria dauka eta hurbiltzeko espazio librea du; ispilua okertuta dago; eta komunontziak euskarri-barrak ditu bi aldeetan, bata finkoa eta beste eraisgarria.
● Logela egokituari buruzko informazioa duen tableta bat dago. Informazioa entzun edo irakurri egin daiteke.

Kafetegia

● Taberna eta Narru jatetxea jendartearentzat irekita daude.
● Harrera-gunetik eta kaletik sar daiteke.
● Harrera-gunetik tabernara eta jatetxera sartzeko espazioa zero kotan dago.
● Tabernaren eta jatetxearen artean 130 cm-ko pasabide labur bat dago, eta arrapala txiki bat dago.
● Ez dago zirkulazioa eragozten duen oztoporik.
● Jatetxeko mahaiek hanka bat dute erdian eta azpiko ertzaren eta lurraren artean 76 cm daude
● Jatetxean komun egokituak daude:
– Komuneko atea eskuz irekitzen da, eta 88 cm-ko zabalerako igarobide librea dago. Kabinako atea lerragarria da, eta 80 cm-ko igarobide librea dago.
– Komuneko kabinaren barruan, gurpil-aulkian doazen pertsonek 120 cm bira daitezke.
– Komunontziak euskarri-barra eraisgarria du.
– Konketa gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko egokitua dago, eta iturriak sentsorea du.
● Tabernan hainbat estilotako mahai eta aulkiak daude.
● Menua QR kode baten bidez eskura daiteke.
● Menuak alergenoei buruzko informazioa du.
● Zeliakoentzako menuak daude.

Kontuz

Tabernan ez dago komun egokiturik.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

● Komun egokitu partekatuak.

Kontuz

Komun egokitu partekatua -1 solairuan dago.
● Logela egokitu bat.
● Mugikortasun Murriztua duten Pertsonentzako aparkalekuak hoteletik gertu.
● Oztoporik gabeko sarrera eta zirkulazioa barnealdean.
● Igogailu irisgarria gurpil-aulkia duten pertsonentzat.
● Larrialdi egoeretarako babesgunea gurpil-aulkia duten pertsonentzat.

Ikusmen-irisgarritasuna

● Larrialdietarako soinuzko alarma.
● Igogailuko botoiak braillen seinaleztatuta daude eta kontrastedunak eta erliebe handikoak dira..

Entzumen-irisgarritasuna

● Larrialdietarako alarma bisuala.
● Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.