Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Taqueria Kursaal

Laburpena

Taquería Kursaal jatetxe taberna mexikarra da, Kursaal Kongresu Jauregitik gertu-gertu; pintxo aukera zabala, karta interesgarria eta koktelak eskaintzen ditu.

Datu orokorrak

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

● Garraio publiko egokituan irits daiteke.
Dbus hiribus-sarearen 8, 17, 40 eta 41 lineak tabernatik 280 m-ra geratzen dira, Zurriola hiribidean.
● Boulevarden 5, 8, 9, 13, 21, 25, 26, 28, 29, 31 eta 42 lineak tabernatik 450 m-ra geratzen dira.
● Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
● Edo Dbus aplikazioan.
● Tabernatik gertuen dagoen taxi geralekua 300 metrora dago, Kolon pasealekuko 19. zenbakian.
● Geralekuen eta tabernaren arteko ibilbidean ez dago oztopo arkitektonikorik.

MMP Aparkalekuak

● MMP seinalea duten aparkalekuak inguruko kaleetan daude, baita inguruko lurpeko aparkalekuetan ere.
Ramón Maria Lili pasealekuan MMP aparkaleku bat dago 140 metrora eta beste bat Zurriola etorbidean, 170 tabernatik metrora.
● Gertuen dauden lurpeko aparkalekuak hauek dira: Kursaal aparkalekua, 150 metrora eta Okendo aparkalekua, 230 metrora.
● Aparkalekuen eta tabernaren arteko ibilbideetan ez dago oztopo arkitektonikorik.

Sarbidea

● Tabernako sarrera nagusiak 7 cm-ko eskailera maila bat du.
● Atea eskuz irekitzen da, barrurantz, eta 100 cm zabaleko pasabide librea du.

Barruko zirkulazioa

● Barruan ibil daitezke gurpil aulkietan dauden pertsonak.
● Zoladura gogorra eta ez labaingarria.
● Argiztapen egokia.
● Mahaien beheko ertzaren eta zoruaren arteko altuera 72 cm da.

Kontuz!

Barra altuak eta aulki altuak dituen espazio bat dago.

Menuak

Kontuz!

Webguneko karta ez da irisgarria.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

● MMP seinalea duten aparkalekuak, establezimendutik hurbil.
● Gurpil aulkian dauden pertsonak barruan ibil daitezke.

Kontuz!

● Jatetxeak ez du egokitutako komunik.
● Barra eta mahai altuak dauden gunea ez da irisgarria gurpil aulkian dabiltzan pertsonentzat.

Ikusmen-irisgarritasuna

● QR, braille edo audio bidezko menurik ez.

Entzumen-irisgarritasuna

● Ez dago indukzio magnetiko begiztarik, ezta Espainiako zeinu hizkuntza dakien langilerik ere.