Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Taxis Vallina Grupo

Datu orokorrak

Mapa: Paseo Txingurri 24. Donostia 20017 Gipuzkoa
Web: www.vallinagrupo.com
Telefonoa: +34 943 404 040
Email-a: teletaxi@vallinagrupo.com
Tarifak eta taxi-geralekuen ordutegia. 2018ko tarifak: www.donostia.eus
Sare sozialak: Facebook / x
Baliteke ibilgailu egokituen erabiltzaileek tarifa bereziak izatea.

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Informazio-gunea

● Hiriko taxi- eta autobus-geralekuetan informazio-panelak daude taxi-konpainien telefono-zenbakiekin.
● Ibilgailu egokituei eta haien ezaugarriei buruzko informazioa telefonoz bakarrik eskura daiteke: +34 943 404 040

Erne!

Webgunean informazio gutxi dago gurpil-aulkian doazen pertsonentzako zerbitzuei eta ibilgailu egokituei buruz.

Ibilgailu egokituak

● Taxi egokitua eskatzeko, +34 943 404 040 telefono-zenbakira deitu behar da.
● Unean bertan dei daiteke, baina konpainiak aurretiaz erreserbatzea gomendatzen du, zerbitzua ematea egiaztatzeko.
● 17 ibilgailu egokitu ditu.
● Tokia du gurpil-aulki batentzat eta 7 kiderentzat. Taxiek plataforma edo arrapala daukate.
● Atzetik sartzen da ibilgailuetara.

Laguntza txakurrak

Taxi guztiek laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartu behar dituzte (gida-txakurrak, alerta medikokoak, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Eskuragarri hemen: www–irekia–euskadi–eus.insuit.net