Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Kontxa aparkalekua

Laburpena

Aparkalekua Kontxako hondartzaren ondoan dago. Perfektua da, besteak beste, hirigunea, Kontxako pasealekua, hondartza, Hegalak kirol-zentroa eta La Perla Talaso Sport Zentroa bisitatzeko.

Datu orokorrak

Mapa: Plaza de Cervantes, S/N. 20004 Donostia.
Web: www.empark.com
Telefonoa: +34 943 297 103
Email: clientes@empark.es
Ordutegia: Abierto 24 horas
Tarifak: www.donostia.eus
Gehieneko altuera: 2,20m

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

● Boulevard oinez metro gutxira dago, eta hainbat Dbus linea eta taxi-geralekua ditu.
● Metro gutxira ere, Londres Hoteleko hiribus-geltokia eta Askatasunaren hiribideko taxi-geralekua daude.
● Geralekuetan, informazio-panelak daude, ibilbideekin eta ordutegiekin
● Informazio gehiagorako, Dbus eta Taxien fitxak kontsultatu.
● Autobus eta taxi geralekuetatik aparkalekura joateko bideak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazenentzat.

Sarbideak

Aparkaleku publikoa -1, -2 eta -3 solairuetan dago.
● Oinezkoentzako 3 sarbide ditu, eta denetan daude eskailerak eta igogailua.
● Solairu guztietako sarbideek 2 suhesi-ate dituzte, eta zabalik egoten dira une oro.
● Ateak 0,90m-ko zabalera du, eta igarotzeko trabarik ez.
● Ateen barruko eta kanpoko zonan bira egiteko erradioa 1,50 metrotik gorakoa da.
● Bide irisgarria da gurpil-aulkian doazenentzat.

Igogailua

Hiru igogailu berdin daude.
● Igogailuak 1,40 x 1,10m-ko neurria du.
● Igogailuetako ateek 0,90m-ko zabalera dute, eta igarotzeko trabarik ez.
● Igogailuaren barruko botoiak lurretik 1,20 metrora daude, braillez eta goi-erliebean markatuta.
● Ispilua dauka.

MMP-tzat lekuak

Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako 18 leku daude.
● Oinezkoentzako sarbideen igogailuen ondoan daude denak.
● Neurriak.
-Andia kaletik sartzeko bidea: 3,80m x 5,0m-ko 2 leku.
-Hiribidetik sartzeko bidea: 3,60m x 5,0m-ko 8 leku.
-Hondartzara sartzeko bidea: 3,60m x 5,10m-ko 8 leku.
● MMP-tzako lekuak daude.
● Atzealdetik edo albotik sartu behar da ibilgailura.
● Batzuetan, sarbidea oztopatzen duten zutoinak daude.
Ezin dira MMP-tzako aparkalekuak erreserbatu.

Informazio-gunea

● Aparkalekuko ordainketa-makinak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazenentzat.
● Informazio-gunea -1 solairuan dago, sarrera nagusi irisgarriaren aldamenean.
● Makinen aldamenean tarifei buruzko informazio-orriak daude.
● Makinetan interfonoa dago.

Egokitutako komunak

Emakumeentzako eta gizonentzako komun publiko egokitu bana dago. -1 solairuan daude, sarrera nagusiaren aldamenean eta 1,52m x 2,34m-ko kabina dute.
● Ateek 0,90m-ko zabalerako igarobidea dute.
● Transferentzia-barrak dituzte, bata finkoa eta bestea eraisgarria.
● Aparkalekuko txartela behar da sartzeko.