Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Irisgarritasun fisiko handia

Laburpena

Donostia, aniztasun funtzional fisikoa dutenentzako hiri erosoa
Aniztasun funtzional fisikoa baduzu, Donostiako xarmez gozatu ahalko duzu modu eroso eta errazean, hiriko irisgarritasun handiari esker.
Puerto de San Sebastián accesible para todos
Monte Igeldo accesible para todos
Rutas accesibles que te llevan a Catedral del Buen Pastor

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Donostiako hiri-ingurunea laua da nagusiki, eta hauek guztiak ditu: espaloi zabalak eta beheratuakirtengunerik gabeko zoladurak eta igogailuak kota-aldea dagoen zonetan, besteak beste. Horrez gain, mugikortasun urriko pertsonentzako aparkaleku eta komun publiko egokitu ugari daude.
Playa Ondarreta accesible para todos

Garraio egokitua

Halaber, erraz mugi zaitezke garraio publikoz: bai Dbus hiriko autobus-sistemak, bai Lurraldebus hiriarteko autobus-zerbitzuek edo Euskotren tren-zerbitzuek mugikortasun urriko pertsonentzako sartzeko arrapalak eta eserleku erreserbatuak dauzkate, besteak beste.

Horrez gain, Autobus Turistikoak eta Tren Turistikoak gurpil-aulkia erabiltzen dutenentzako eserleku bana dute, eta taxi-enpresek ibilgailu egokituak dituzte.

Hondartzetarako eta parkeetarako sarbideak

Hiri-sarean kokaturiko 3 hondartza zoragarriez gozatu ahalko duzu sartzeko arrapalei, harearen gaineko bideei eta Kontxako hondartzako (munduko bigarren hondartzarik onena Travel & Leisure aldizkariaren arabera, eta Europako hondartzarik onena TripAdvisorren arabera) asistentziadun bainuari esker.

Parkeak eta naturguneak ere irisgarriak irudituko zaizkizu: Urgull mendia (udan, 39 Dbus-linea mendi-puntaraino igotzen da), Cristina Enea parkea edo Ulia mendia (Dbus TB6, aldez aurretik erreserba eginez).

Azpiegitura turistiko berri guztiek irisgarritasun fisiko handia dute, eta Eusko Jaurlaritzako araudi zorrotzari heltzen diete. (20/1997 Legea, Eusko Jaurlaritzaren Irisgarritasuna Sustatzekoa, Espainiako araudi zorrotzenetakoa.)

Ikusmen eta entzumen-irisgarritasuna

Azkenik, ikusmen- eta entzumen-irisgarritasunak gero eta gehiago garatzen ari dira: garraio publikoan entzumen- eta ikusmen-sistema irisgarriak daude, semaforoetako audio-sistema hobetzen ari da, Autobus Geltokiko bezalako azpiegituretan Navilens sistema ezartzen ari da, etab.

Donostiako Turismo Bulegoaren irisgarritasuna

Donostiako turismo-bulegoak irisgarritasun-soluzioak ditu: gurpil-aulkia erabiltzen dutenentzako arreta-erakusmahaia, indukzio magnetikoko begizta, braillezko gida, WhatsApp bidezko informazio-zerbitzua, etab.
Oficina San Sebastián Turismo accesible para todos
Oficina San Sebastián Turismo accesible para todos