Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Autobus turistikoa

Laburpena

Donostia-San Sebastián City Tour konpainiak bi solairuko autobus-flota dauka, hirian zehar bisita gidatu panoramikoa egiteko espresuki diseinatuak. Autobus guztiek honako elementuak dituzte: euria egiten duenerako kapota, kristal panoramikoak bidaiari guztien ikusgaitasunerako, TFT pantailak ibilbideko guneei buruzko informazioarekin eta audiogida indibidual eleaniztuna, 8 hizkuntza hauetan: euskara, gaztelania, ingelesa, alemana, italiera, errusiera eta txinera.
Ibilbideak ordubete irauten du, eta Donostiako toki ezagunenak erakusten ditu. Argentinar Errepublikaren pasealekutik irteten da, Victoria Eugenia antzokiaren parean.

Datu orokorrak

Mapa: Paseo República Argentina. Donostia 20003 Gipuzkoa
Web: www.sansebastian.city-tour.com
Email-a: info@sansebastiancitytour.com
2024ko tarifak: helduak 12 € / haurrak 6 € (5-12 urte) / haurrak dohainik (0-4 urte)
Irteeren ordutegiak:
– Behe-denboraldian: 10:30, 11:30, 12:30, 13:30, 15:30, 16:30 (ostiraletan, larunbatetan eta igandetan)
– Denboraldi-artean: 10:30, 11:30, 12:30, 13:30, 15:30, 16:30 eta 17:30
– Goi-denboraldian: 10:30, 11:00, 11:30, 12:00, 12:30, 13:00, 13:30, 14:00, 15:30, 16:00, 16:30, 17:00, 17:30, 18:00 eta 19:00.

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

● Minutu gutxi batzuetara oinez, Boulevard dago, eta, han, erdigunea eta hiriko beste zona batzuk lotzen dituzten Dbus lineetako (Donostiako hiribus-sarea) geralekuak daude. Boulevardean, taxi-geralekua ere badago.
● Okendo eta Boulevard dira autobus turistikoaren irteera-gunetik hurbilen dauden lurpeko aparkaleku publikoak.
● Autobus- eta taxi- geralekuetatik aparkalekuetara eta autobus turistikora iristeko bidea irisgarria da gurpil-aulkian doazenentzat.
● Informazio gehiago izateko, Dbus, Taxiak eta Aparkaleku publikoen fitxak kontsultatu.

Informazio-guneak

Informazio-gunea Argentinar Errepublikako pasealekuaren espaloian dago, autobus turistikoaren irteera-gunearen aldamenean.
Donostiako Turismoko informazio-bulegoan, Interneten eta bulegoaren irteeraren aldamenean dagoen kabinan eros daitezke txartelak.

Erne

Harrera-mahaia ez dago bi alturatan antolatuta, eta, beraz, ez da irisgarria gurpil-aulkian doazenentzat.
Webgunean ere informazioa dago: www.sansebastian.city-tour.com/eus

MMP-tzako eserlekuak

Konpainiako autobus guztiek eserleku bat dute erreserbatuta mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.

Laguntza-txakurrak

Ibilgailu guztiek laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartu behar dituzte (gida-txakurrak, alerta medikokoak, gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Eskuragarri hemen: www–irekia–euskadi–eus.insuit.net

Irisgarritasun fisikoa

● Espaloitik sartzen da autobusera.
● Flota guztiak arrapalak ditu gurpil-aulkia edo eskorga behar duten erabiltzaileek era autonomoak erabil ditzaten autobusak.
● Autobusek leku bat dute erreserbatuta gurpil-aulkian doazenentzat.

Ikusmen-irisgarritasuna

● Audio-sistema indibiduala (audiogidak) eta eleaniztuna du, 8 hizkuntzetan (gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa, alemana, italiarra, katalana eta galegoa).

Entzumen-irisgarritasuna

● Audiofonoekin bateragarriak diren audiogiden kopurua mugatua da.
● Autobusetan TFT pantailak daude ibilbideko guneei buruzko informazioarekin.