Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Informazio puntuak

Laburpena

Donostia Turismoak informazio-puntu bat iraunkor du, eta behin-behineko beste bat udarako. Puntu iraunkorretako nagusiak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat irisgarria izateko beharrezkoa den guztia dauka, eta indukzio-bukle magnetikoa, WhatsApp bidezko arreta eta braillean idatzitako liburuxka laburtua ere bai. Langileek aniztasun funtzionala duten pertsonak eta adinekoak artatzeko prestakuntza jaso dute.
Oficina de turismo

Bulego nagusia

Informazio Turistikoko Bulego orokorra Donostiako Boulevardean dago. Bulego honek mugikortasun murriztuko pertsonentzat irisgarria izateko behar duen guztia du: indukzio begizta magnetikoa, WhatsApp bidezko arreta eta liburuxka laburtua braille lengoaian. Langileak aniztasun funtzionala eta adindun pertsonei arreta emateko trebatuta daude.
Kokapena: Alameda del Boulevard 8. Donostia / San Sebastián 20003. Gipuzkoa
Web: https://www.sansebastianturismoa.eushttps://accessibility.sansebastianturismoa.eus
Telefonoa: +34 943 481 166
Whatsapp: +34 607 187 462
Email: sansebastianturismoa@donostia.eus
Ordutegia:
Neguan: Astelehena – larunbata: 9:00 – 19:00. Igandeak: 10:00 – 14:00
Jaiegunak:  Ordutegi bereziak. Kontsulta iezaguzu.
Uda: Astelehena – larunbata: 9:00 – 20:00. Igandeak: 10:00 – 14:00

Garraioa

● Garraio publiko egokitura iris daiteke.
Dbus hiribus-sarearen 5, 8, 9, 13, 14, 21, 25, 26 eta 28 lineak bulegotik 50 m-ra geratzen dira.
● Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus, edo Dbus app-ean
● Geralekutik bulegorako bidean ez dago oztoporik.
● Geltokietan, ibilbideen eta ordutegien inguruko informazio-panelak daude.
● Autobus geltokien ondoan, taxi geltokia dago bulegotik 100 metrora.

MMP aparkalekuak

● Plazak daude erreserbatuta Informazio Turistikoko Bulegotik gertu dauden kaleetan.
● Aparkaleku urdineko europar txartela dituztenek PMR gisa markatutako plazetan aparkatu dezakete, ezer ordaindu gabe 24 orduz.
● OTA zonan ere aparkatu dezakete 2 tarifa ordainduta.
● Kaleko MMP plazen eta txartel urdinaren inguruan gehiago jakiteko, ikus kaleko MMP plazak.
● 100 m-ra lurrazpiko parking publiko bat dago, Boulevard parkina. MMP plazak ditu eta ordaindu beharra dago..
● MMPrako kalean erreserbatutako plazetatik eta Boulevardeko parking publikotik Informazio Turistikoko Bulegora doan oinezkoen bidea guztiz irisgarria da gurpildun aulkia erabiltzen duten pertsonentzat.

Sarbidea

● Boulevardeko Bulegoak zero kotara sarbide zuzena du Boulevardetik.
● Ate lerragarri automatikoa 125 cm-ko pasabide librearekin.
● Atearen kanpoko eta barruko biraketa-erradioak 180 cm baino gehiagokoak dira.
Oficina de turismo

Informazio guneak

● Fatxadan plano turistiko bat dago, sartzeko atearen ondoan, non QR bat dagoen.
● Barruan, sartzeko atearen ondoan, liburuxka turistikoen apalategiak daude. Liburuxka bakoitzak QR kode bat du.
● Liburuxken edukien inguruko informazio-panelak ere daude.
● Mostradoreak bi altuera ditu.
No hay imagen
Egokitutako mostradorea barrurago dago, eta hurrengo neurriak ditu::
• Altuera. 74cm.
• Zabalera. 50cm.
• Luzera. 280cm.
• Hurbiltzeko zona librea. 180 cm-tik gora.

Komun egokituak

● Informazio Turistikoko Bulegoak ez du komunik.
● Komun publiko egokituak daude Informazio Bulegotik gertu Boulevard Parkinean.

Barruko zirkulazioa

● Turismo Bulegoak 12,50m ditu luze eta 2,80 m zabal, eta 3,2 m-ko altuera, oztoporik gabe.
● Bulego barruko zirkulazioa gurpildun eserlekuen erabiltzaileen pertsonentzat dago irisgarri.
● Korridoreek 150 cm-ko biraketa erradioa ahalbidetzen dute.
● Zoladura gogorra eta irristagaitza da.

Laguntza-txakurrak

Atsegin handiz eta kosturik gabe onartzen ditugu laguntza-txakurrak (Gidariak, seinaleak, alerta medikokoak, autismoa duten pertsonenak, mugikortasun murriztua dutenenak, etab.), 10/2007 LEGEA, ekainaren 29koa betez, Desgaitasuna duten Pertsonen Arretarako Laguntza-txakurrak.

Irisgarritasun fisikoa

● Mostradorea irisgarri.
● Sarbidea zero kotara.
● Hesirik gabeko barne zirkulazioa.
● MMP aparkalekuak eta egokitutako komun publikoak Bulegotik gertu.

Ikusmen-irisgarritasuna

● Braillez idatzitako liburuxka bat dago, hiriko informazio turistikoarekin.
● Jarduerei eta gastronomiari buruzko informazioa biltzen duten liburuxkak daude, qr kodeekin.
● Arreta langileei eskatu behar zaie informazioa braille lengoaian, ez dago erakusmahaian eskuragarri.
● Hiriko semaforo akustikoak eta autobusak geltokira iristean seinale akustiko bat aktibatzeko aginteak lagatzeko zerbitzu bat dago.
● Bisitariaren eskura dago, eskatuz gero, bulegoaren dokumentazio guztia ikusteko handiagotzeko lupa.

Entzumen-irisgarritasuna

● Arreta mostradoreak indukzio begizta magnetikoa du.
● Ez dago signogidarik edo ikus-entzunezko materialik gorren lengoaian edo gorrentzat erabilgarri diren azpitituluekin.

Udako informazio-puntua

Kokapena: Paseo de Francia (RENFE geltokiaren aurrean)
Telefonoa: +34 943 481 166
Whatsapp: +34 607 187 462
Email: sansebastianturismoa@donostia.eus
Ordutegia:
Uda (01/07 – 30/09):  Astelehena – larunbata: 09:00 – 20:00. Igandeak: 10:00 – 19:00. Jaiegunak: 10:00 – 20:00
Sare sozialak: Facebook / Instagram / X