Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Automobila – Auto pribatua

Laburpena

Autoz oso erraz iristen da Donostiara Hiria Espainiarekin eta Frantziarekin konektatutako dago, A-1 errepide nazionalaren (Madril-Irun), AP-8 (Bilbo-Irun) eta A-63 (Paris-Irun) autobideen eta AP-15 autobidearen (Iruñea-Donostia) bitartez. Ez ahaztu gidabaimena, Espainian ezinbestekoa da eramatea.

Donostian aparkatzea

Donostian, 6.000 aparkatzeko leku baino gehiago dago, hiriko gune desberdinetan banatuta.
Hurrengo puntuetan, hirigunean MMP-tzat gordetako lekuei eta aparkaleku nagusien irisgarritasunari buruzko ezaugarriak jasotzen dira.

Aparkalekuen zerrenda

Parking Boulevard

Boulevard aparkalekua

Boulevardeko aparkalekua Boulevard zumardiaren azpian dago. Alde Zaharrera, Portura eta Hirigunera joan daiteke bertatik. Metro gutxira oinez, Kontxako hondartza dago alde batean, eta Gros auzoa, berriz, bestean.
Parking Buen Pastor

Artzain Onaren aparkalekua

Donostiako hirigunean kokatutako aparkaleku publikoa, Artzain Onaren katedralaren ondoan.
Parking Easo

Easo aparkalekua

Easo aparkalekua Easo plazan bertan dago, Euskotren geltokiaren ondoan. Hirigunea eta Amara oinez bisitatzeko aukera dago bertatik. Bi solairu eta oinezko bi sarbide ditu, eskaileretatik sartzeko.
Parking Estación-Geltokia

Geltokia aparkalekua

Donostia Geltokiko aparkalekua autobus-geltokiaren azpian dago, RENFE-Adif tren-geltokiaren ondoan. Hirigunean dago.
Parking Kursaal

Kursaal aparkalekua

Kursaal aparkalekua Gros auzoan dago, Zurriolako Hondartzan hain zuzen, hirigunetik eta Alde Zaharretik metro gutxira oinez. Kursaal Kongresu Jauregira sarbide zuzena du. Haren webgunean www.parkia.es erreserbak egin eta hainbat abonu aukera daitezke: asteburukoa, egunekoa, gauekoa, 24 ordu, etab.
Parking Kontxa

Kontxa aparkalekua

Aparkalekua Kontxako hondartzaren ondoan dago. Perfektua da, besteak beste, hirigunea, Kontxako pasealekua, hondartza, Hegalak kirol-zentroa eta La Perla Talaso Sport Zentroa bisitatzeko.
Parking Okendo

Okendo aparkalekua

Okendo aparkaleku publikoa hirigunean dago. María Cristina Hotelaren eta Victoria Eugenia Antzokiaren azpian kokatuta dago. Perfektua da Donostiako hirigunea eta alde zaharra bisitatzeko, eta Gros auzoa ere minutu gutxira dago oinez.
Parking San Martín

San Martín aparkalekua

San Martin aparkalekua izen bereko merkatuaren azpian dago, hirigunean. Kontxako hondartzara eta hirigunera joateko aparkaleku aproposa da.
Parking Txofre

Txofre aparkalekua

Aparkaleku hau Gros auzoaren erdigunean dago, Zurriolako hondartzatik eta Kursaal Kongresu Jauregitik hurbil. 470 aparkaleku ditu, lurpeko 3 solairutan banatuta. Web-orrian erreserba daiteke, eta abonu bereziak eskaintzen ditu. Era berean, bizikletak eta euritakoak mailegatzeko, pneumatikoak puzteko eta ibilgailuak martxan jartzeko (bateria) doako zerbitzua dago.

Irungo Ficoba azoka-barrutian aparkatzea

Hirira erosotasunez bidaiatzeko beste aukera bat da, autoa Ficoba azokan (Irun) dagoen doako aparkalekuan utzi, eta Donostiako hirigunera doan Euskotren hartzea. (40 minutuko ibilbidea).

Donostiako Geltokia (Adif) eta Renfe eta Amarako Geltokia Euskotren fitxetan geltokiko irisgarritasunari buruzko informazioa jasotzen da.