Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Parma Hotela

Laburpena

Parma hotela Donostia erdi-erdian dago, Alde Zaharretik pauso batera, Zurriola hondartzaren eta Kursaal Kongresu Jauregiaren parean. Kokalekua ezin hobea da itsasoaz gozatzeko, hiria oinez ezagutzeko eta kultura-, gastronomia- eta aisialdi-eskaintza zabalean murgiltzeko.
26 logela ditu eraikinaren beheko eta lehen solairuan. Beheko solairuko logela bat egokitua da. Halaber, hotelak beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu, hala nola: buffet gosaria eta ordainpeko garajea (plaza erreserbatuak ditu Okendo aparkalekuan).

Datu orokorrak

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

● Garraio publiko egokituan irits daiteke.
Dbus hiribus-sarearen 5, 8, 9, 13, 14, 21, 25, 26, 28, 29, 31 eta 42 lineak hoteletik 450 m-ra geratzen dira establezimendutik gertu.
● Hoteletik gertuen dauden autobus-geralekuak Boulevard zumardian daude: “Boulevard Zumardia 19”, “Boulevard 17”, “Boulevard 15”, “Boulevard 13”, “Boulevard 9” eta “Boulevard 3”.
● Autobus-geralekuetatik hoteleko sarrerarako oinezkoentzako ibilbidea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
● Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
● Edo Dbus app-ean

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

● Hotelak 17 leku ditu bezeroentzat erreserbatuta Okendo lur azpiko aparkaleku publikoko bertakoentzako eremuan.
● Lekuek 5 m x 2,20 m neurtzen dituzte.
● Hotelaren parean 2 aparkaleku erreserbatu daude. Tamaina: 5,65 m x 2 m.
Okendo aparkalekua eta Boulevard aparkalekua hoteletik 400 m-ra daude.
● Hoteletik gertu mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak daude kalean. Mugikortasun urriko pertsonentzako kaleko lekuen planoa
● Aparkalekuetatik hotelerako ibilbidean ez dago oztoporik.

Kontuz

● Lekuak ez daude mugikortasun pertsonek erabiltzeko seinaleztatuta.
● Aparkalekuko lekuak erreserbatu egin behar dira, eta hotelak bertara sartzeko emandako argibideei jarraitu behar zaie.

Sarrera

● Hotelak sarrera nagusi bat dauka.
● Sarrera nagusia zero kotan dago.
● 2 ate daude jarraian. Lehenengoa lerragarria eta automatikoa da, eta 137 cm-ko igarobide librea dago. Bigarrena eskuz irekitzen den atea da eta bi atez osatuta dago. Bakoitzak 78 cm-ko igarobide librea du (156 cm-ko igarobide librea guztira).
● Sarrerako ateen eta harrera-gunearen artean arrapala bat dago.

Informazio-gunea

● Arreta-mahai nagusiak 2 altuera ditu.
● Beheko eremua gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko prestatuta dago.
● Webgunean, hotelari eta zerbitzuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak ere egin daitezke.

Barruko zirkulazioa

● Hotela prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
● Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
● Atondoak zabalak dira eta argi egokia dute.
● Eserlekuak daude atondoan eta kafetegian.
● Pasabideen zabalera ez da beti bera: 110 cm eta 135 cm artekoa da lehen solairuan.
● Eskailerak eta igogailua ditu.
● Gurpil-aulkian doazen pertsonek igogailua erabil dezakete. Tamaina: 110 cm x 140 cm, eta 90 cm-ko igarobide librea atean.
● Igogailuko botoiak braillez seinaleztatuta daude eta erliebe handikoak dira, barnekoak zein kanpokoak. Gainera, solairua adierazten duten abisu bisualak ditu

Komun egokituak

● Hotelak ez du komun egokitu partekaturik.

Logela egokitua

● Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako logela bat dago.
● Logela beheko solairuan dago, harrera-gunearen ondoan.
● Eskuz irekitzen den ate bat dago, eta 90 cm-ko igarobide librea.
● Logelaren barrualdea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
● Bainugela zabala da: atea lerragarria da, dutxa zero kotan dago eta euskarri-barra finkoa eta eserlekua ditu; konketak aginte bakarreko iturria dauka eta hurbiltzeko espazio librea du; ispilua okertuta dago; eta komunontziak euskarri-barrak ditu bi aldeetan, bata finkoa eta beste eraisgarria.

Kafetegia

● Hotelak kafetegia du harrera-gunearen ondoan.
● Kafetegiak buffet gosariak eskaintzen ditu.
● Ez dago oztoporik ez sartzeko, ez zirkulatzeko.
● Mahaiek hanka bat dute erdian eta azpiko ertzaren eta lurraren artean 70 cm daude.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

● Logela egokitu bat.
● Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak hoteletik gertu.
● Oztoporik gabeko sarrera eta zirkulazioa barnealdean.
● Igogailu irisgarriak gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.

Kontuz

Hotelak ez du komun egokitu partekaturik.

Ikusmen-irisgarritasuna

● Larrialdietarako soinuzko alarma.
● Igogailuko botoiak erliebe handian eta braillez daude.

Entzumen-irisgarritasuna

● Larrialdietarako alarma bisuala.
● Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.