Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Ezeiza Hotela

Laburpena

Ezeiza hotela bi izarreko ostatu familiarra da. Ondarretako hondartzaren lehen lerroan dago, hiriko eremu lasai batean, Haizearen Orrazia famatutik eta Igeldo mendiaren magaletik 500 m-ra. Ostatu-zerbitzuaz gain, hotelak jatetxe bat du, eta eskaintza gastronomikoa euskal sukaldaritza tradizionalean oinarritzen da.

Datu orokorrak

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

● Garraio publiko egokituan irits daiteke.
Dbus hiribus-sarearen 5, 16, 25, 27, 33, 40, 43 eta 45 lineak geratzen dira establezimendutik gertu.
● Hoteletik gertuen dauden autobus-geralekuak “Satrustegi II”, 50 m-ra, eta “Zumalakarregi 8” 350 m-ra geratzen dira establezimendutik gertu.
● Autobus-geralekuetatik hotelerako ibilbidean ez dago oztoporik.
● Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
● Edo Dbus app-ean

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

● Hotelak bere aparkalekua dauka.
● Aparkalekuak ez dauka mugikortasun urriko pertsonentzako lekurik.
● Aparkalekutik hotelera joateko igogailu bat dago. Eskuzko ate bat ere badago, 80 cm-ko igarobide librea duena.
● Hotelaren inguruko kaleetan mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak daude, adibidez:
– 3 aparkaleku daude Eduardo Chillida-n pasealekua, 1
– aparkaleku bat dago Eduardo Chillida-n pasealekua, 9
● Aparkalekuetatik hotelerako oinezkoentzako bidean ez dago oztoporik.

Sarrera

● Establezimenduak sarrera nagusi bat dauka.
● Sartzeko 11 m luze den eta % 10eko desnibela duen arrapala dago.
● Eskuz irekitzen den ate bat dago, eta 90 cm-ko igarobide librea.

Informazio-gunea

● Arreta-mahaiak bi altuera ditu.
● Arreta-mahaiaren beheko eremua lurretik 78 cm-ra dago eta gurpil-aukia duten pertsonak hurbiltzeko prestatuta dago.
● Webgunean, hotelari eta zerbitzuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak ere egin daitezke.

Barruko zirkulazioa

● Hotela prestatuta dago, neurri batean, gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
● Zoladura gogorra eta ez-labaingarria da eta moketa dago eremu batzuetan.
● Atondoak eta pasabideek argi egokia dute.
● Eskailerak eta igogailua ditu.
● Gurpil-aulkian doazen pertsonek igogailua erabil dezakete. Tamaina: 100 cm x 126 cm, eta 80 cm-ko igarobide librea atean.
● Igogailuko botoiak braillez seinaleztatuta daude eta kontrastedunak eta erliebe handikoak dira, barnekoak zein kanpokoak. Gainera, solairua adierazten duten abisu bisualak ditu.

Komun egokituak

● Hotelak komun egokitu partekatu bat dauka..
● -1 solairuan dago.
● Atea eskuz irekitzen da eta 76 cm-ko igarobide librea du.
● Komunontziak euskarri-barra bat du alde batean.
● Konketa gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko prestatuta dago.

Logela egokitua

● Hotelak ez du logela egokiturik.
● 6 logelatan dutxa dago.

Kafetegia

Hotelak jatetxea eta kafetegia ditu.
Jatetxea:
● Jatetxeak 2 sarrera ditu:
● Hotelaren barruko sarrera zero kotan dago; eskuz irekitzen den ate bat dago, eta 90 cm-ko igarobide librea du.
● Kaletik sartzeko eskailerak daude; atea automatikoa eta lerragarria da eta 124 cm-ko igarobide librea dago.
● Jatetxea prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
● Mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 69 cm daude.
● Mahai batzuek hanka bat dute erdian.
● Jatetxeko komuna hoteleko komun partekatua da, -1 solairuan dagoena..
Kafetegia:
● Kafetegiak ere 2 sarrera ditu:
● Hoteletik, hotelera sartzeko arrapala igo eta ate automatiko lerragarri bat gurutzatuta.
● Kaletik, eskailerak igo eta eskuz irekitzen den ate bat igarota.
● Kafetegian ez dago zirkulazioa eragozten duen oztoporik.
● Mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 74 cm daude.
● Mahai batzuek hanka bat dute erdian.

Kontuz

Komunera joateko eskailerak baino ez daude. Gurpil-aulkian doazen pertsonek hoteleko komuna partekatuak erabili behar dituzte.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

● Komun egokitu partekatuak.
● Ez dago logela egokiturik
● Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak hoteleko inguruko kaleetan.
● Igogailu irisgarriak gurpil-aulkian doazen pertsonentzat

Ikusmen-irisgarritasuna

● Larrialdietarako soinuzko alarma.
● Igogailuko botoiak braillez seinaleztatuta daude eta kontrastedunak eta erliebe handikoak dira.

Entzumen-irisgarritasuna

● Ez dago larrialdiko alarmaren ikusizko abisurik.
● Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.