Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Artzain Onaren Katedrala

Laburpena

Donostiako Artzain Onaren katedralak 4.000 pertsonentzako tokia du. 1897an inauguratu zen eta 1953an eman zioten katedral-kategoria. Manuel de Echave arkitekto donostiarraren obra bat da.

Estilo neogotikoko eliza honek 1.915 metro karratuko azalera du, eta latindar gurutzearen oinplano laukizuzen eta simetrikoan 3 nabe, trantseptua eta presbiterioa ditu. Igeldoko harrobietatik ekarritako hareharriz eraikita dago, eta beirateez gain beste apaingarri asko ditu.

Datu orokorrak

Plaza Buen Pastor S/N. San Sebastián 20006 Gipuzkoa.
+34 943 285 000
Astelehena –ostiralera, 8:30etatik 12:30etara eta 17:00etatik 20:00etara. Larunbat eta igandeetan, gurtza-ordutegian.
Doako sarrera.

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

-Garraio publiko egokituan bertara daiteke.
Dbus hiribus-sarearen 5, 21, 25, 28, 33 eta 40 lineak katedraletik 250 m-ra geratzen dira.
-Katedraletik gertuen dauden autobus-geralekuak “Urbieta 12” eta “Urbieta 20” dira. Katedraletik 250 m-ra geratzen dira.
-Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
-Edo Dbus app-ean
-Oinezkoen ibilbideak prestatuta daude gurpil-aulkian doazenentzat, autobus- geralekuen eta katedralaren artean.

MMP-tzako aparkalekuak

-Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako plaza erreserbatuak daude katedralaren inguruan.
Aparkatzeko txartel urdin europarra dutenek kaleano MMP-tzat erreserbatutako plazak erabil ditzakete, doan, 24 orduz.
-TAO zonan ere aparka dezakete, 2 tarifa ordaintzearen truke.
-Informazio gehiagorako, kontsultatu kaleko MMP-tzako plazei eta txartel urdinari buruzko fitxa: Mugikortasun Murriztua duten pertsonentzako lekuak kalean.
-Inguruetan, aparkaleku publikoak daude. Artzain Onaren eta San Martin aparkalekuak. San Martin aparkalekua katedraletik 250 m-ra geratzen da.

Erne!

Artzain Onaren aparkalekuan ez dago igogailurik. Aparkalekua ez da irisgarria gurpil-aulkian doazenentzat.

Sarbidea

-Katedralak sarbide nagusia du.
-Arrapala eta eskailerak daude ateraino.
-Eskuzko atea > 90 zentimetroko igarobide librearekin.
-Atearen albo banatan 1,50 metrotik gorako biraketa-erradioa dago.

Erne!

Erne! Atea astuna da.

Komun egokituak

-Katedralaren albo batean, komun egokitu bana dago gizonentzat eta emakumeentzat.
-Ateak 90cm-ko igarobide librea du.
-Biraketa-erradioa 1,50 metrokoa da.
-Komunetan barra finkoa dago.

Barruko zirkulazioa

-Katedrala prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
-Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
-Sartzeko eskailerak eta arrapalak ditu.

Erne!

Ez dago ondo argiztatuta.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

-Partzialki egokitutako komun publikoak.
-MMP-tzako plazak, inguruetan.
-Oztoporik gabeko sarbidea eta zirkulazio bertikal eta horizontala.

Entzumen-irisgarritasuna

● Ez dago indukzio magnetikoko begiztaz eta zeinu-eta bideo-gidaz hornituta, eta ez dira bisita gidatuak eskaintzen zeinu-hizkuntzan.