- Inicio
-
Ibilbideak
Ibilbideak
Laburpena
Donostia / Donostia-San Sebastián askatasun osoz ibil daitekeen hiria da. Txoko guztietan leku harrigarriak aurki ditzakezu, baina ibilbide zehatz bat jarraitzea nahiago baduzu, hemen bisita prestatzen lagunduko dizuten proposamen oso erabilgarri batzuk dituzu!
Itsasoko ibilbidea
Itsasoa da ibilbide honen protagonista. Monpasko lurmuturrean hasten da, Ulia mendiaren azpian, eta Igeldo mendiaren magalean amaitzen da. Sei kilometro inguru ditu ibilbideak, eta, kostaldetik doan Done Jakue bideari jarraikiz, Donostiako hiru hondartzak –Zurriola, Kontxa eta Ondarreta– zeharkatzen ditu.
Alde Zaharra
Alde Zaharra hiriko auzorik autentikoena da. Bertan biltzen dira, metro eskas batzuetan, eliza gotikoa eta baseliza barrokoa, garai batean zezen-plazatzat erabili zen enparantza bat (eta hartara, balkoiak zenbakituta egotea), giro biziko kale estuak, eta hiriko barazkirik onenak saltzen dituzten baserritarrak.
Ibilaldi bat Woody Allen-en Donostiatik
Ekarri gogora Rifkin ‘s Festivaleko eszenak hiriko leku esanguratsuenetan barrena gidatuko zaituen ibilbide baten bidez, 10 puntu garrantzitsu bisitatuz.
Urumean gora
Beti da atsegina ibaiertzean paseatzea! Urumea ertzean dagoen pasealekua inguru lau eta erosoa da, haize leuna ibiltzen da gehienetan eraikin dotoreen artetik, eta uraren ibilia lagun izango duzu bide osoan zehar… Urumeako ibaiertza ohiko ibilbidea da donostiar askorentzat eta bisita egiten digutenentzat.
Cristina Enea parkea ezagutzen
Parkeko ibilaldi honetan, “Cristinaren etxea” nola eraiki zen gogoratuko dugu eta bertako txoko berezienetako batzuk ezagutuko ditugu. Cristina Enea parkeak istorio eder bat ezkutatzen du atzean, Fermin eta Cristina, Mandasko dukeak, antzinako jabeak protagonista dituena. XIX. mendearen amaierako Donostiako burgesiaren parte izan zen ezkontza eragin handiko hori, eta Cristina Enea bere uda-finka maitea, bere diseinu eta paisaia-aberastasunagatik miretsi eta bisitatuenetako bat bihurtu zen.